|
MAKILANDIAKO
TXOTXONGILOAK (BERTSIO LABURTUA) Egilea:
Federico García Lorca |
| Zenbait
datu Federico García
Lorca-ren obra baten itzulpena da berau, 1994.ean Getxoko Aixerrotako
institutuan antzezteko egina. Beren-beregi egindako txotxongilo batzuk
erabiliz antzeztu zieten institutuko ikasle batzuek inguruko eskoletako
umeei. Jatorrizko obraren izena, berriz, hauxe da: Los Títeres de
Cachiporra: Tragicomedia de Don Cristóbal y la Seña Rosita (Farsa
guiñolesca en seis cuadros y una advertencia). Jatorrizko testuan
agertzen diren zenbait kanta ‹gehienak‹ edo itzuli edo Euskal Herriko
herri kanta batzuekin ordezkatu ditut (hala nola "Ni naiz kapitan
pilotu"); inoiz erdarazko orijinala utzi izan dut (Con el vito, vito...),
Andaluziako kutsuari zelanbait eustearren. Hemen dagoena bertsio laburtua
da, antzezteko eta ulertzeko samurragoa dena. Beste honetan: bertsio
osoa aurkituko duzue. Laburpena Txotxongiloen munduan
gaude, Andaluziako herri batean. Jaun Kristobal, edo Kristobita, askok
deitzen dioten bezala, gizon tripaundia eta beldurgarria da. Nahi duena
egin behar du beti, eta jende guztia bere inguruan eduki behar du berari
obeditzen, bera zerbitzatzen... |