|
Behin
batean triku jauna bere zulotik atera zen paseatzera. Belardi batean
erbia aurkitu zuen, hau ere bere lurpeko zulotik atera berria. Trikuak
begirune handiz agurtu zuen: "Egunon erbi jauna"
baina erbiak zakar baino zakarrago erantzun zion:
. Ordu erdi barru bertan". - "Ados. Azenario sorta bat irabazlearentzat". Trikua etxera joan zen. Emazteari apustuaren berri eman eta belardira joan ziren biak. - "Begira, erbia zulo batetik joango da eta ni beste batetik. Belardiaren beste aldetik aterako gara bai, eta zu egon han ezkutatuta. Erbia hurbiltzen denean hau esan: "Zu baino arinago iritsi naiz". Lasterketa hasi eta erbia ziztu bizian abiatu zen. Trikua, ordea, etzan egin zen zulo barruan. Erbia belardiaren beste aldera iritsi zenean trikuaren emaztea aurkitu zuen.
Erbia tximistaren pare abiatu zen berriro ere, baina bestaldean nor aurkituko eta trikua: "Zu baino arinago iritsi naiz"
Hirurogeita hiru joan-etorri egin zuten arineketan. Hirurogeita laugarrenean erbia hankaz gora geratu zen. Trikuek erbia bertan behera utzi eta etxera aldegin zuten. Hurrengo egunean azenario sorta eder bat aurkitu zuten atarian. Tira, bere hitza bete zuen behinik behin erbi harroak. |