|
Errotari
baten astoak bizitza osoa eman zuen irin zakuak lepoan hartuta hara
eta hona. Lan eskerga egin zuen errota hartan, bai, baina zahartzaroa
iritsi zitzaionean errotariak, zeken halakoak, oso gaizki tratatzen
zuen. Horregatik astoak alde egitea erabaki zuen:
Bide bazterrean txakur bat aurkitu zuen. Belarriak behera begira zituen, triste.
Eta elkarrekin joan ziren. Pixkat aurrerago katu bat aurkitu zuten, hura ere kopetilun.
Ordurako hiru ziren taldean. Aurreraxeago oilar bat aurkitu zuten egoera berean: "zatoz gurekin Bremenera" eta lauko taldea osatu zuten. Ilunkaran etxe bat ikusi zuten. Hurbildu, leihotik kuku egin eta..... lapur taldea bertan! Baina ez pentsa gero animaliak beldurtu zirenik!.
Eta berehala etxe hura eskuratzeko modua asmatzen jarri ziren. Azkenean bata bestearen gainean jarri, laurak batera zarataka hasi eta holan uxatu zituzten lapurrak. Animaliak etxe barrura sartu ziren. Lapurrak, ordea, etziren oso urruti joan eta euretariko bat bueltatu egin zen etxean nor zegoen ikustera. Ilunetan sartu zen. Lapur gaixoa! Etzekien nolako harrera egingo zioten! Oilarrak kukurruku ozen bat egin zion belarrira, katuak erpeka, txakurrak izterrean kosk eta astoak ostikada handi bat jo zion. Lapurrak minduta eta izututa aldegin zuen.
Bremenera bidean zihoazen lau animaliak etxe hartan bizitzen geratzea erabaki zuten, hain zeuden gustura! |