|
Behin batean emakume alargun batek
zazpi seme eta alaba bakarra zituen. Oso txiroak ziren eta goseak bizi
ziren. Semeak goseak amorratzen iritsi ziren batean ogi eske hasi
zitzaizkion amari "ama, ogia nahi dut, ogia ama, ogia......."
eta amak zakar erantzun zien:
Hori esatearekin batera semeak "kroak" bele bihurtu ziren. Amak atsekabe handia hartu zuen eta horren ondorioz egun gutxiren buruan hil egin zen. Alaba oso triste bizi zen ordutik aurrera. Behin batean ipotx batek hau esan zion:
Neska lanean hasi zen berehala. Josi eta josi, hitzik egin gabe. Biharamunean neskak erregearekin egin zuen topo. Bata bestearekin gustatu eta aurrerantzean egunero ikusi zuten elkar. Ikusi bai baina, neskak, hitz egin bat ere ez. Albait arinen bukatu nahi zituen alkandorak, hitz egin ahal izateko. Erregeak berarekin ezkontzea proposatu zion. Erregearen izeba maltzur batek, ordea, etzuen hartuemana begi onez ikusten eta gazte biak banatzeko ahaleginak egin zituen. Azkenerako, eztakit ze gezur kontatu eta neskalaguna urka zezan konbentzitu zuen erregea. Bai, soka lepoaren inguruan jarri eta kitto. Hil behar zuten egunerako neskak alkandorak amaitzea lortu zuen. Egun horretan bertan ipotxa agertu zitzaion, zazpi bele atzetik zekartzala. Beleek alkandorak jantzi zituztenean gizaki itxura hartu zuten. Neska hitzegiteko irrikitan zegoen eta erregeari istorio osoa kontatu zionean, neskari barkatu eta izeba urkatzea erabaki zuen. Neska emaztetzat hartu zuen eta zazpi nebak ba... (Zalantzan) ez dakit zer gertatu zen zazpi nebekin. |