|
|
Bazen
behin errege bat zaldi zahar-zahar baten jabe zena. Hainbat borrokatan
ibiliak ziren elkarrekin, baina ordurako zaldi gaixoa erreumak jota
zegoen eta herrenkan ibiltzen zen. Erregeak asko maite zuen zaldi
zaharra eta azken gozoa eskaini nahi zion: aurrerantzean, hil arte,
janari guria eta ohe biguna izango zuen.
Erregeak morroi bati eman zion zaldiaren ardura eta agur esan baino lehen hitzok esan zizkion:
Zaldiak beste urte pare bat hartu zuen, eta azkenean hil egin zen, zaharraren zaharrez. Morroia oso kezkatuta zegoen erregeari berri txarra eman behar ziolako. Buru makur zegoen, zer egin etzekiela. Une hartan bufoia pasatu zen ikuiluaren aurretik.
Esan eta egin. Bufoia erregearen aurrean agertu zen.
Erregea pentsakor geratu zen eta...azkenean... bere burua moztu beharrean bere hitza jatea erabaki zuen, izan ere huraxe zen bere buruarentzat erabakirik onena. |