|
|
Orain
urte asko ama-semeak elkarrekin bizi ziren baserrian. Behin mutila
mendira joan eta betiko desagertu zen. Ama etzen baserrian lan egiteko
gai eta herriz herri eskean hasi zen bizirik irauteko.
Garai beretsuan bihotz oneko lamia batek jostorratzak gordetzeko orratz-ontzi bat galdu zuen. Biguna zen eta urrezko eta zilarrezko jostorratzak zituen bertan sartuta. Eskean zebilen emakumeak, hau da, amak orratz-ontzi hura aurkitu zuen:
Handik egun batzuetara josten ari zen emakume batek orratz bat eskatu zion eta amak eman. Hurrengo batean beste batek eta beranduago beste batek, eta ama-eskaleak guztiei ematen zien bana. Orratz barik geratu zenean, orratz-ontzia hitzegiten hasi zitzaion: "Estutu nazazu limoia banintz bezala eta eskatu behar duzuna". Harrigarria! Bizitzeko adina diru eskatzekotan zegoela, andre bat hurbildu zitzaion negar batean.
Belaki miragarria estutu eta mailu bat atera zen ezerezetik. Mailuaz haitza jo eta sorgin baten kobazuloa agertu zen. Alaba bahituaren amak, orduan, negarrari utzi eta irribarre egin zuen:
Kobaren barruan ama-eskalearen semea zegoen.
Lamia zen! Lamia ona, orratz-ontzia galdu zuena. Shhh, ixilik! Lamiak hitz egiten jarraitu zuen eta:
Berrogeita hamar ardi eta beste berrogeita hamar ahuntz agertu ziren ezerezetik. Ama-semeak lasai eta zoriontsu bizi izan ziren baserri hartan. |