|
|
Mendia.
Mendian tontor bat. Tontorrean zuhaitz bat. Zuhaitzean adar bat.
Adarrean bele beltz bat. Bele beltza pozik eta harro, mokoan gazta
zati eder bat hartuta. Ezagutzen duzue bele beltza? Bai, ezta? Eta
azeria? Azeria ere bai, jakina!
Kontua da gaztak usain ederra zuela eta azeriak usaimen aparta. Sudur zuloak dardarka hasi zitzaizkion eta ....... berehala aurkitu zuen gazta zatia. Zoritxarrez belearen mokoan zegoen. Azeriak, halere, laster asmatu zuen gazta hura bereganatzeko era.
Beleak baietz esan zion .......burua mugituz. Azeriak hitz eginarazi nahi zion, gazta eror zedin:
Belea pozik! Lumak harro-harro jarri zitzaizkion. Azeria berean tinko:
Hainbeste laudorio entzunda, bele beltzari paparra puztu egin zitzaion. Hain zegoen harrotuta ze, kantuan hasi zen. Eta gazta zatia lurrera noski.
Azeri azkarrak jan zuen gazta zati eder hura, bai. |