|
|
Lehenago
zuhaitzak zerraz eta aizkoraz botatzen zituzten eta basoan lan
horretan aritzen ziren gizonei "Baso-mutil" esaten zitzaien.
Behin horietako batek sekulako ekinaldia egin ondoren, basoan egin
zuen lo.
Goizaldera Herensugea ikusi
zuen zuhaitz artean. Animaliak harri bitxi bat zeukan buruan,
iluntasunean disdira gorriska eragiten zuena. - "Nongoa zara, agurea?",galdetu zion emazteak. Agurea?. Zer esan nahi ote zuen hitz harekin? Baso-mutilak bere eskuak zimurtuta eta dardarti ikusi zituenean zur eta lur geratu zen. Ispilu baten aurrean jarri eta bere burua aguretuta ikusi zuen: ilea urdinduta, konkortuta... - "Eta zertarako ipini duzu harri koskor hori mahai gainean?",galdegin zion emazteak. - "Harri koskorra?" Bitxia harri bilakatua zen, harri arrunta besterik etzen. "Leher eginda nago" esan zuen agureak. Etzuen beste ezer esateko indarrik bildu. Emazteak ohean sartu zuen eta harrezkero
agureak eztu begirik ireki. |