KOARTZA ETA LOGUREA

A spaldi Koartza ibaiaren ertzean egoten zen. (...) Zer? Ez dakizue nor den koartza? Bai, txori hanka luze hori, lepo luzea eta moko luzea duena, goitik behera grisa dena.

Ba kontua da koartza beti ibaiaren ertzean egoten zela erdi lotan. Beti begiak ixteko zorian. Beti lo taukika. Ikustekoa zen. Logurearen eraginez burua aurrerantz erori eta mokoa lokatzetan sartzen zitzaion.

Behin batean Martin arrantzaleak aholku bat eman zion: “Zergatik ez duzu burua atzerantz botatzen?”. Baina alferrik. Koartzak burua beti aurrera. Joera hori zuen. Martin arrantzaleak beste aholku bat eman zion:

-“Zergatik ez duzu logurea hiltzen?”

-“Jakina”, pentsatu zuen koartzak. “ Logurearen zain geratuko naiz. Begiak zabal-zabalik itxarongo diot. Eta hurbiltzen zaidanean, zazta! Alderik alde zulatuko dut mokoaz”.

Horixe egin zuen: begiak zabalik edukitzen saiatu; baina betazalak behera zihoazkion, pertsiana baten antzera, gero eta beherago. Ilundu zuenean, begiak lausotu egin zitzaizkion. Zerbait zetorrela iruditu zitzaion, baina bapatean... burua behera: lo taukia.

-“ Ez ba! Hurrengoan ez dut kale egingo".

Hurrengoan ere begiak lausotu egin zitzaizkion eta eraso egiteko une berean lo kuluxka egin zuen.

-“Ez ba! Hurrengoan bai”, pentsatu zuen Koartzak ernegatuta.

Baina bere kalterako “hurrengoa” ez da oraindik iritsi, eta koartzak ibai ertzean jarraitzen du, logureak erreta. Horregatik koartz bat ikusten baduzue zaila egingo zaizue jakitea lo dagoen ala logurearen zain dagoen.

 

Ipuinak

Testuak (Hasierako orria)

www.komunika.net