Seaska inguruan, Agustin Zubikarai
Egan, 3/4-1957

 

VI
ESTALPE INGURUAN - SEASKAKOA

 

Estalpea. Jayotzako irudi bizi, samur, yaseko, zoragarria egin bedi. Egal baten estalpe aurrea. MARI ta YOSEPE ikusten dira YESUS umetxoaren zaindari. ARTZAÑAK, ERREGEAK, ERRIKO YENTEA aurrez aurre. Erregaloak daroez besoetan, buruan, lepoetan, otzaretan. Antzeztokian agindu ala beste yente, bertan eratsu sartu-ala, Oyala jasoeran danak abestuten: «Oi Eguberri gana» Lapurdi'ko itxas errietako etizetan abestu oi dan erara.

 

DANAK: Oi Eguberri eguna, bozkariozko gaua!

                Alegeratzen duzu biotzean kristaua.

                Alegeratzen duzu biotzean kristaua.

BATEK: Mundu guzia,duzu zorionez betetzen,

                zeren zuk baituzu Mesias goratuten,

                zeren zuk baituzu Mesias goratuten.

DANAK: Oi Eguberri eguna, bozkariozko gaua!

                Alegeratzen duzu biotzean kristaua.

                Alegeratzen duzu biotzean kristaua.

BATEK: Geuza guziak dira orain alegeratzen,

                orobat egiterat gaituzte erakartzen,

                orobat egiterat gaituzte erakartzen.

DANAK: Oi Eguberri eguna, bozkariozko gaua!

                Alegeratzen duzu biotzean kristaua.

                Alegeratzen duzu biotzean kristaua.

BATEK: Biotzik beroenaz kantari gabiltz gu,

                zorionean dela Jainko Semea sortu,

                zorionean dela Jainko Semea sortu.

DANAK: Oi Eguberri eguna, bozkariozko gaua!

                Alegeratzen duzu biotzean kristaua.

                Alegeratzen duzu biotzean kristaua.

 

(YOSEPE'k, keiñuz, ixilik egoteko dinotso yenteari, ixilik egoteko, Yesus'ek lo egin biar dabela-ta.

Negarrez dagon Yesus ezin ixildurik ariko da MARI.

YOSEPE'k naiko dala, eskartsu dala, pozik dirala.

DANAK, azken agurra egin nai leuken antzera belaunikotzen dira. Seaska abesti bat asten da iru edo lau abotsetara. DANAK, itz barik, ao itxiz laguntzen dabe abestiari, MARI'ren abotsa zoli ta maitekor entzuten dan bitartean danen gain.)

 

MARI: Loa, loa, seintxu laztana, loa, loa kuttuna...

                Or goian dabiz aingerutxoak, kuttunoi, ere begira.

                Loa... loa...

 

                Pospolintxu maite biguna, loa loa kuttunoi...

                mundu guztiko biotz begiak zuretzat, laztan samurroi.

                Loa... loa...

 

(Seaska abestia amaitueran IRAGARLE agertzen da, asierako «batek Maria'ri»ren doñuz kantaten:)

 

IRAGARLE: Eta orrela, gure zorian, aingeru itza betea zan.

                Yesus Jainkoa gure artean gizon egiñik bizi zan.

                Jaun andereak agur ta erdi, txalo zuen mesedeari.

                Yesus aurtxoa maite beti, biotzak emon berari.

 

 

AGUSTIN ZUBIKARAI
(1956'ko gure Eguerri-sariketan bigarren sariz sariztatua.)

 

Seaska inguruan, Agustin Zubikarai
Egan, 3/4-1957