Su ta gar
Egan, 1/6-1966

 

SU TA GAR

 

Antonio M. Labayen

 

Prantsesetik antolatua

Irri antzerkitxoa bi ataletan

 

 

JOKU-LAGUNAK

 

PELIZIANO

SEGUROLA

ILLUNBE

TOMAX

 

 

I ATALA

 

PELIZIANO aseguratzaille bizkor ta iztunak erabat bereganatzen du SEGUROLA jauna. Bizi, arin ta ugari itzegiten du ta ez dio bezeroari txintik ateratzen uzten. PELIZIANO'k lan egiten ondo daki ta SEGUROLA'k guzia sinisten dio; ta seguru jokatzeagatik ark esan guztia ontzat artzen du edozein arriskutatik estali naiez.

 

II ATALA

 

Jarduna geldiroago doa. ILLUNBE seguru-aztertzallea PELIZIANO ez bestelakoa degu: illun, espaitsu, errezeloz betea. TOMAX, mutilla, nagusiaren aldekoa beti. SEGUROLA'k asieran arrituta entzuten ditu ILLUNBE'ren eragozpen eta akatsak... Gero ta geiago txunditzen da ta azkenerako ILLUNBE'k gaizki aseguratua dagola esaten dionean ta ez duala ezer ordaiñez jasoko, naigabeak eman da alki gañera erortzen da.

 

(SEGUROLA jaunaren etxeko sala apaña, eser-leku, mueble, kuadro ta puska ederrez ondo ornitua.

SEGUROLA jauna kontuak egiten ari da bere lan-mai aurrean eserita.

Ate joka ari dira.)

 

Su ta gar
Egan, 1/6-1966