|
|
|
Aresti zergatik aukeratu dugun azaltzeko argudio asko dago: bera, euskeraren berritzailea izan zen, normalizazioaren bultzatzailea batuaren bidez, euskera klaroaren erreibindikatzailea, pertsonaia polemiko eta borrokagilea euskeraren etsaien kontra..., eta batez ere lehenengo euskal poeta soziala. Gainera, Maskaradarentzat arrazoin gehiago daude: Arestik teatroari dedikatu zion bere lanaren atal nagusi bat, garai hartako teatro kostunbristarekin apurtuz; euskaldun teatro talde bat eratu zuen, Kriselu izenekoa... Azkenik, Aresti, Maskarada taldeko partaideak bezala, euskaldunberria zen. Harrizko Aresti Hau “collage” bat da, eta bertan, tartekaturik, hiru gai edo atal nagusi bereizten dira: Alde batetik bere bizitzaren pasarte esanguratsuak azaltzen ditugu : Aresti lanean, Concordiako tertulietan, Bilbaotik paseatzen, Euskaltzaindiako bileretan eztabaidatzen... Atal honetako textuak Arestiren poesia eta artikuloetatik aterata daude. Aipatzekoa da atal honetan agertzen den deabrua. Berau, Arestiren teatro lan argitaratugabe baten pertsonaia da: “Beste mundukoak eta Zoro bat”. Aresti bere obraren protagonista bihurtzen da eta besteek ikusten ez dituzten deabruak ikusten ditu berak. Bigarren atal edo gaia, “Olerkaria” ipuinetik hartuta dago. Ipuin honetan poeta kontadore baten kalkuloak, numeroak eta bertsoak azaltzen zaizkigu. Ipuin hau sartzearen arrazoia argi dago. Arestik kontadurian egin zuen lan bizitza osoan, literaturari, arrazoi ekonomiko nabarmenengatik, bete betean dedikatu ezinean. Azken atala “Mundu Munduan” teatro lanaren laburpena da. Honek Arestiren bizitzarekin zerikusi zehatzik ez badu ere, beraren nortasuna eta pentsamoldea ondo azaltzen duelakoan gaude. Teatro kostunbrista, euskalduna bertute guztien jabe aurkezten zuen teatroa alegia, nagusi zen garaian, Arestik gaiztotasun ikaragarria duten pertsonaiak sortzen ditu. Ezin zitezkeen falta gure ikuskizunean Arestiren teatro lanik gogorreraren pertsonaiak. Eszenen artean tartekaturik Oskorriren kantek eta diapositibazko montaiek osotzen dute “Harrizko Atesti Hau”, Arestiren izpirutua lokarria delarik, bere obsesioak adieraziz: euskal herriaren egia aurkitzea, euskera salbatzea, “Euskal Harria Labratzea”. MASKARADA |
|
1.
ez zazue tapa gizonaren ahoa |
![]() |
|
13.
LA CONCORDIA |
21.
BULEGARIA (3) |