Harrizko Aresti Hau (3)
 

Harrizko Aresti Hau (1)  

Harrizko Aresti Hau (2)

12. EMAZURTZ 
13. LA CONCORDIA 
14. ZEREN ESPEROAN DAGO 
15. BULEGARIA (2)
16. LAUGARRENEZ NEREA
 17. BILBAOKO KALEAK
 
18. EUSKALTZAINDIAN 
19. MUNDU MUNDUAN  III 
(Bihurrerarik ez duen ordua) 
20 OSKORRI 
21. BULEGARIA (3) 
22. HERIOTZA
Kexa eta promesa
 
Esan eta esanen dudana 
23. OMENALDIA 
Nire Aitaren Etxea
24. AZKEN HITZALDIA
25. KAIO LUMA ZIKINA
 
 
 
(Oskorriren Emazurtz kanta entzuten da)
 
EMAZURTZ 

Emazurtz jaio hintzen 
Lurraren erdira, 
pobreen esperantzak 
benetan zer dira? 
Ama urrikariak 
hala zinan erran, 
esperantza guztiak 
hil zirela gerran. 

Nerea Aresti
 
Baina inoren zorrik
Ez dun ordainduko,
Eure etorkizunak
Ditun apainduko.

Sufritua giauden
hamaika gosete,
ez genian sabela
alimentuz bete;
 
beti gau eta egun
gogorrik lanean
Jornal benetan pobre
Baten afanean

Ezkondu hintzenean
bost gona hituen,
bi bahituan jarri
bi saldu hintuen
soinean dunan hori
diagon zaharra
berriak erosteko
esperantza txarra

Haurtxo bat sabelean
Beste bat besoan,
Senarra erbestean,
Artoa hauzoan
Hiru hilendi kentsu
Suaren ondoan
Beste argirik ez dun
Hiretzat munduan.

Hi haiz euskal herria,
Herri nekatua.
Inork ezagutzen du
Hire bekatua?
Baina inoren zorrik
ez dun ordainduko,
heure etorkizunak
ditun apainduko
 
LA CONCORDIA
 
(Kafetegi batetan. Gabriel mahai batetan. Beste batetan polizia bat eta hirugarren batean,  atzez jezarrita dagoen bat) 

(Cosme Turriedas eta Blas de Otero sartzen dira) 
 
Cosme.-  Mira, ahí está. 

Blas.-   ¡Hola, Gabriel! Perdona el retraso. Nos hemos entretenido en casa de Luisa. 

Gabriel.-  No tiene importancia. Aquí se está a gusto. ¡Sentaos! 

Cosme.-  Tú en cambio siempre tan puntual. ¿Has pedido algo? 

Gabriel.-  No, todavía no; está esto muy concurrido hoy. 

Concordia tabernan
Blas.-   Bien, cuéntanos. ¿Qué tal va tu libro? ¿Has conseguido el dinero para publicarlo?

Gabriel.-  ¿El dinero? Por supuesto que no. Pero no es ese el problema mayor en estos momentos.

Cosme.-  ¿Cuál es, entonces?

Gabriel.-  La censura. No me dejan publicar más de la mitad de los poemas.

Blas.-   Siempre igual. Estamos condenados a escribir entre líneas.

Gabriel.-  Y tú Blas, ¿en qué estás trabajando?

Blas.-   Estoy completando mi próximo libro. Creo que causará si no sensación sí sorpresa. Te lo tengo que pasar, me interesa mucho tu opinión.

Cosme.-  Yo lo he leído. Son unos poemas maravillosos.

Kamareroa.-  ¿Qué van a tomar?

Cosme.-  Yo un vaso de leche caliente. Tengo irritada la garganta.

Blas.-   Para mí una cerveza.

Kamareroa.-  ¿Y usted?

Gabriel.-  Ah..., si. Yo... un Benedictine.

Cosme.-  Cada vez que vengo a Bilbao, todo..., estas calles, este cielo, esta fina lluvia inexorable, me recuerdan a ese bello poema tuyo:

Llueve en Bilbao, llueve, llueve, llueve
Livianamente, emborronando el aire,
Las oscuras fachadas y las débiles
Lomas de Archanda, mansamente llueve.

Blas.-   Por cierto, ¿sabes ese del viajante que viene a Bilbao y al quinceavo día de lluvia ininterrumpida, le pregunta a un chaval... “Oye, ¿Es que en Bilbao siempre llueve?”  Y el niño le contesta: “No sé, yo sólo tengo siete años.” (risas)
Oye ¿os habéis fijado en ese de ahí? No deja de mirarnos.

Gabriel.-  Sí, ya me había dado cuenta. Lleva así más de un cuarto de hora.

Cosme.-  Es verdad. ¡Mírale qué descarado!

Blas.-   Este no se preocupa mucho de guardar las apariencias. No tiene mucho futuro como actor.

Cosme.-  (ahotsa aldatuz, poliziak ere entzun dezan) Pues sí, efectivamente, parece que va a seguir lloviendo. Está muy gris esta tarde.

Blas.-   Cosme, ¿por qué no nos recitas algo... apropiado para la ocasión?

Cosme.-  (Cosmek ozenki hitzegiten du berriro ere) Buena idea! Con su permiso recitaré una poesía para la gran mayoría:

Cuántas veces el genio así duerme
En el fondo del alma
Y una voz como de Lázaro
Espera que le diga:
Levántate y anda!

(Polizia altxatu eta alde egiten du besteen barreak sor eraziaz)
(Orain arte mahai batetan eserita egon den gizona haiengana hurbildu egiten da)

Pedro.-   ¿Señor Cosme Turriedas?

Cosme.-  Servidor.

Pedro.-    Pedro Luque. ¿No me recuerda? Nos presentaron hace un año en el recital que ofreció aquí en Bilbao.

Cosme.-   A, sí. Usted era periodista, ¿no es así?

Pedro.-    Bien... aspirante.

Cosme.-   Pues mira, me encuentras entre poetas. Te los presentaré: aquí Blas de Otero.

Pedro.-    ¡Blas de Otero! Encantado de conocerle. Sigo y admiro su obra desde hace años. Incluso estaba pensando hacer un trabajo sobre ella.

Blas.-   Muchas gracias por su interés.

Cosme.-   Y este es Gabriel Aresti. Escribe poesía en vascuence.

Pedro.-    ¿En vascuence? ¡Poesía en vascuence!

Aresti.-  ¿Le parece extraño?

Pedro.-    Oh, no! Es muy... interesante. Será sin duda una poesía muy bucólica y pastoril. En fin, señor Otero. Encantado de haberle conocido. Espero que nos volvamos a ver de nuevo. Me gustaría hacerle una entrevista si fuera posible. Bien ahora les dejo... tengo trabajo.

Blas.-   Me temo que hemos topado con otro listillo.

Cosme.-  El muy estúpido... Vaya fauna que tenemos hoy aquí. Como esto siga así vamos a tener que trasladar la tertulia a otro café.

Blas.-   Bah! Mejor olvidarlo. Por cierto, Gabriel. Lo último que pasaste me gustó mucho. ¿Cuándo me vas a dar a leer más poemas tuyos? Traducciones, por supuesto; ya sabes que yo, lamentablemente no conozco el euskera. Ya me gustaría, pero...

Deabrua.-  (Deabru hau kamareroa bera da; Aresti ezik inor ez da bere presentziaz konturatzen, ez eta esaten duenaz jabetzen) Pobre Gabriel! Constructor de versos que no lee nadie. Estos que podrían entenderte no te pueden entender y los que podría leerte ni te leen ni te entienden.

Blas.-  Y dime... ¿Hay poetas modernistas y simbolistas en vascuence?

Aresti.-    Modernistas... Simbolistas... Pero si en la literatura vasca no hay más que curas. ¿.Qué tiene que ver Lizarraga con los simbolistas? ¿O qué carajo le importa a un aldeano de Lezama la poesía social?

Deabrua.-  ¿A donde vas con Ellioth y Nietzsche para un pueblo que sólo sabe de vacas?

Aresti.-    Además, ¿cómo se puede ser simbolista en una lengua que por no estar no está ni unificada? Yo todavía estoy en la gramática, en la declinación.

Deabrua.-   ¿A dónde vas, desgraciado? No seas tozudo, no seas terco. Fíjate, mira a Blas, habla en las universidades, viaja hasta por Rusia. En cambio tú, con tus árboles y tus piedras. ¿A dónde vas a ir con tus canciones toscas?
 
Aresti.-   ¡Cállate, maldito! (Deabrua badoa) 
 
(Off-ean “Maldan Behera” poesia entzuten da) 

Egun honetan nire gogoak 
utzi nahi baitu mendia, 
maldan behera doa aguro 
nire gorputz biluzia. 

Concordian
Honera etorri baino leen
ongi ezautu nuen herria;
txiki-denporan eduki nuen
han ene bizitegia.

Ama maiteak emaro niri
amaten zidan ditia:
Maldan behera doa aguro
nire gorputz biluzia

(Gizon bat sartzen da arnas estuka: Mujika)

Mujika.-  Supongo que no estáis enterados. Anoche se han llevado a Pepe a Mari y a varios más. Algunos amigos han ido a interesarse. Todavía siguen en Gordóniz.

Cosme.-  No es posible...Artistas! ¿Qué sentido tiene?

Aresti.-   En eso no se andan con muchas distinciones.

Miren.-   Ayer por la tarde estuve con Pepe. No sé, le vi preocupado.

Mujika.-  El asunto viene en cadena. Han detenido gente en la frontera. Parece ser que iban en busca del Socorro Rojo para sostener las huelgas de Asturias.

Blas.-   ¡Hay que hacer algo inmediatamente.

Cosme.-  Se podrían volver a editar grabados y poemas para recoger fondos

Miren.-   Debiéramos tomar contacto con los curas.

Blas.-   Es preciso intentar  llegar hasta el gobernador, para que por lo menos el trato sea humanitario.

Aresti.-   Habrá que pagar multas o fianzas.

Blas.-   La tarea fundamental es mantener la huelga

(Deabrua sartzen da)

Deabrua.-  ¿Qué vas a hacer, desdichado? ¿Tú no has tenido una madre que te recomendase huir de las malas compañías? Piénsatelo bien. Es un problema de decisión. ¡Príncipe errante por las almenas de tu castillo! Ser o no ser. Una cosa o la otra. ¿Quieres ser vasco? De acuerdo, allá tú. Pero vasco o rojo. ¿Vasco, poeta y comunista? ¿Qué clase de Santísima Trinidad es ésta? ¡Gabriel, Gabriel! No se puede servir a dos señores. O con Dios o conmigo. (Badoa)

Mujika.-  (Bere baitarako hitzegiten) Anoche Pepe vino a mi casa. No sé, estaba preocupado. Me pidió un sitio para pasar unos días, hasta que la cosa se aclarase un poco. Miramos todas las posibilidades entre los amigos, pero ninguna era demasiado segura. Mi casa es muy céntrica, ya sabéis... (Negarrez.) La verdad es que me dio miedo. Tuve de pronto un miedo horrible a verme complicado. Justo en el momento en que podía haber hecho algo sentí pánico a que me detuvieran. Lo siento, lo siento. Pero estoy seguro de que no podría soportar que me golpeasen.

(Denak badoaz, Gabriel Aresti bakarrik geratzen delarik. Kamareroa, bizkitartean mahaiak garbitzen aritzen da.)
(Oskorriren kanta entzuten da.) (Aresti mahai baten eserita idazten hasten da.)

ZEREN ESPEROAN DAGO

Zeren esperoan dago
gure herria?
Nondik etorriko zaio
argi berria?
Nola kenduko zaio
lepotik uztarria?
Noiz onartu behar du
etorkizun berria?

Noiz arte izateko da
horren garbia?
Zergatik jarraikitzen du
maitagarria?
Zer salbazio nahi du
zerutik ekarria?
Apainduko duena
beretzat hilerria?

Kamareroa bere lana amitzera doa. Arestiri mahia kentzen dio. Aresti altzatzen da eta ibiltzen hasten da bere kuadernoan idazten.
 
BULEGARIA (2)

(Aurreko bulegaria eta ugazaba berberak agertzen dira)

Ugazaba.-  Liburuak idazteko papera ofizinako horniduratik hartu duzu. Paper lodia da eta bakoitzak erreal bat balio du. Paper bakoitzean 5 bertso kabitzen zaizkizu. Poliki egiteko beste paper batzu sartu dituzu apaindura eta koloreekin. Honela, liburu bakoitzean 250 paper erabili duzu. Idatzi duzun liburu bakoitza 100 peseta kostatu zaio fabrikari, guztira 356.400 peseta. Ilean 3.000 peseta irabazten dituzu eta nola ofizinan egon zaren denboraren erdia bertsoak konpontzen egon zaren, zure liburuak kostatu zaizkio fabrikari 548.000 peseta, eta paperarekin 950.400 peseta. Diru hori apurka apurka ohostu beharrean kolpe bat egin bazenu automobil bat eta etxe bat Artekalen erosteko hainbeste edukiko zenuke.

(Ugazaba badoa)

Bulegaria.-  Gehiegi idatzi dut. Hainbeste bertsoren artean ez ote da gauza baliogabe asko egongo? Nere liburu guztiekin beste handiago eta luzeago bat egingo dut. Liburuak launa hartuko ditut eta sobran dauden bertsoak kendurik, laurekin berri bat egingo dut. Geratzen direnekin beste hainbeste egingo dut eta 214 liburu geratu. Gero berriro, eta 13, eta azkenean hiru. Eta hiru hoiekin bat bakarra egingo dut. 3.584 liburuetatik bat bakarrik utziko dut eta 14.256.000 puntuetatik 7.263 sei puntutako bertso, guztira 43.596 puntu.

(Aresti, eszena honetan izkina batetan geldirik egon dena, hitz egiten hasten da)

Aresti.-
Ene haurtzaroko egunetan / gose handiak / sufritu nituen, eta horregatik / egin nuen zin / ene haurrei ez zitzaiela / faltako, nik eduki ez / nuena.
Eta hala nola / gose hargatik / madarikatu nuen/lur hau, ez nuke madarikatu nahi ukanen / hizkuntza hau / neure alaben goseagatik.

LAUGARRENEZ NEREA kanta abesten du Oskorrik

Etorkizunaren aurrean hire ahizpei esaien, hik, tikia
Zergatik etxean ez dagoen ogirik. Esaien, esaien
Ogia erosten dela baina ez apirilik
Edo hire aitaren honra. Zetazko boza.

Erretenaren ondoko murmurio kantariak,
Azal zaien nola bizi diren, existicen duten,
Milaka esperantzarik gabeko gizon doilor,
Diruak hamiltzen nerauenak.

Baina egunak etorri behar din, agian bihar
Eta orduan libertateak, neska ponposa,
Soparekin kantatuko dizue euskaraz

Eta Gernikako arbola, oilareztaturik,
gaur inork ezagucen ez duen hiloc hori,
gaineko adarreragino beteko dun frutuz

BILBAOKO KALEAK

(Aresti eszenatokian zehar ibiliz Bilbaoko diapositibak proiektatzen)
 
Hemen Bilbao, hiri lokartua, 
loa dela medio nekez irabazitako bizitzea. 
Ilart-brinza bat ateracen da eta berehala 
eguzkiaren semeak garela ahacen zaigu. 
Hemen egunaren argia debekaturik dago. 

Karrika okerrok korritu nituen oparo, luzaro, emaro; 
hemen urratu ziren ene zapatak eta ene ametsak ere; 
hemen apurtu ziren ene frakak eta ene ilusioak ere. 
Bilbao honetan, Basurtutik Atxurira, 
ni ere izan nintzen behin, orain urte asko, herria, 
eta orain konturatu behar izan naiz ni.... 
Orain, plaza batean haur batzuk 
erderaz kantatzen ikusi ditudala: 

Bilboko kaleak.
En un barranco de lobos / hay una fuente que mana
sangre de los españoles / que murieron por. España.

Hemen,askotan esan dut, ez dago herri bat.
Hau da herri baten kontra altzatu eta zabaldutako hiria.

Ni me lavo ni me peino / ni me pongo la mantilla
hasta que venga mi novio / de la guerra de Melilla

Bilbaoko Kaleak, gora eta behera, errekatik mendira,
batzuk artezak, gehienak zeiarrak,
lurra estali da exez eta gizonez,
gizonak leku batetik bestera eramateko makinez,
bizioz eta bekatuz, karitatez eta kriminaz.
Plaza biribilak, zumardi zabalak,
zuek niri gogora ekartzen didazue nire asmo zaharra,
behin egin nahi ukan nuen eta inoiz egin ez dudana.
Autonomia, Adiskidetasuna, Bakea, Libertatea, Foruak,
maitatu ditudan gauzak.
Urkijo ministroa, Gordoki kardinalea,
Egia generala, Arrikibar ekonomista,
higuindu ditudan gizonak.
Kaleak, kale mocak, kaleak hemendik, hortik, handik, edonundik.
Gorbeiara joateko gutizia sortzen zait barrenean,
bertan organizaceko euskararen salbazioa, baina hemen geracen naiz,
kale arte honetan, milagro baten zai
egunero bizarra kenceari uzteko naikoa kurajerik ez baitut.
 
EUSKALTZAINDIAN

(Euskaltzaindira heltzean batzar bat dago. Hasi baino lehen errezatzeari ekiten diote. Hori ikustean Aresti gelatik irteten da. Amaitzean abisua ematen diote. Sartzen da eta batzarra hasten da.)

Lehendakaria.-  Euskaltzain oso, ohorezko eta urgazle maiteok: Dakizuenez datorren urtean, 1968-an, hain zuzen ere, Euskaltzaindiaren urrezko eztaiak betetzen dira eta bidezkoa da gertakizun garrantzitsu hau behar bezala ospatzea. Gaurko batzarra, beraz, ospakizunon antolaketa dauka gai bakartzat.

Batzarkideak:
    Nik uste .jai handi bat antolatu behar dugula.
Bai, bai, Arantzazun bertan.
Goizean meza nagusia.
Eguerdian bazkaria.
Eta arratsaldean erromeria: bertsolariak, trikitritxa...

Aresti.-  Gureak guztiak dira jai egunak, eta astelehen egunak, noizko dira? Lanean aritzeko orduak ez al du gure atera jo?
 
(deabruz maskaraturiko euskaltzain bat agertzen da) 

Deabrua.-   Hona hemen barriro ere gure gazte sutsua. Eta.. jakin leike zein den orain egin behar dogun lana? 

Aresti.-    Nik datorren urtean, euskera batuari buruzko Batzar Nagusia egitea proposatzen dut. Exigitzen dut. 

Deabrua.-  Zertarako, zure zorioneko euskeranto hori asmatzeko? 

Aresti.-   Literatur euskera bakar bat behar dugu, katalanen eredura. Hizkuntza batek ezin duke bizitza normal bat eraman erregela eta lege zehatz batzuei ez badago loturik. 

Deabrua.-   Zenolako erregela edo arau? Hatxea sartzearena esaterako? H zatar horrek zikindutako zerori ez da gure euskeria. 

Aresti.-   Zein da gure euskeria? Zeurea? Ez dago euskera bat, mila zatitan dago. Horrexegatik hiltzen zaigu.

Deabrua.-  Zeu ari zera hiltzen gure euskera. Lenengo H-a, eta orain C, Ch eta orrelakoak ibiltzen dituzu. Nai dezun moduban idazten eta itzegiten dezu zuk.

Aresti.-   Disciplina bat dagoenean, nik ere ametituko dut. Baina mesedez, disciplina hau guztiontzat izan dadila. Euskaltzaindiak dikta dezala eta aurreratuok betecen ez badugu, beraren alzotik despaxa gaitzala, baina disciplina hori beteko ez duten aceratuegiekin batera.

Deabrua.-  Gutxi eta Gaizki dakin gazte zoro batek ez digu guri erakutsiko euskeraz eiten.

Aresti.-  Bai, euskaltzaleen artean ni "guti eta gaizki dakiten" horietarikoa naiz. Kontzienzia honetara heldu naiz,beti bezala, ausarta naizelakotz: dakidana ez dakidanarekin konparatu dut. "Asko eta ongi dakitenek" ez dute konparatzen dakitena eta ez dakitena; eta hori gertatzen zaie zeren, baldin eta ondo badakite zer dakiten, zer ez dakiten ez baitakite. Eta orduan, asko eta ongi dakite.....dakitena. Guk, berriz, zer ez dakigun dakigunok, guti eta gaizki dakigula dakigu. Zorionez gauza hauetaz geu konturatzen gara. Zeren "asko eta ongi dakitenek" nahikoa dute bere zilborra kontenplatzeaz. Zorionez, euskararen etorkizuna, ez hoien, baina gure eskuetan dago.

Deabrua.-  Oixe bear genun!! Euskera euskaldunberrion eskutan.

Aresti.-   Zergatik ez? Euskaldun berriak primerako euskaldunak gara. Euskaldun jaiotzea kasualidade bat da, berdin jaio bailiteke erdaldun, eskimal, satero edo sagu-xar. Baina guk euskalduntasuna hautatu dugu; eta irabazi dugu. Euskera gurea da, geure bekokiko izerdiarekin irabazi dugu. Gu euskaldunak gara, eta ez kasualitate bategatik, gure borondatearen hautaera libre eta neketsu bategatik baizik.

Deabrua.-   Zure eskuak euskera zikindu baino ez dute eiten. Aitu dezue? Kasualidade, borondate, libre, kontenplatu, kontzientzia, erregela, disciplina...gure euskera erderatu nai digu horrek

Aresti.-  Euskeraren garbitasuna eztatza hitzen etimologian, ezpada  jatortasunean eta dotorezian. Mesedez, ez dezagun euskerarekin antierdera bat egin.

Deabrua.-   Sabino Aranak erakutsi ziun,ondo asko erakutsi e, zer dan euskera garbiya..

Aresti.-  Sabino Arana burjes bat zen. Burjesiak beti mezpretzatu du herri xehearen bizitze kulturala. Horregatik, Sabino Aranarentzat, orduan herriarengan hain bizirik zen hizkuntza, arbuiagarria eta higuingarria zen, eta beste bat asmatu behar ukan zuen euskeraren kalterako.

(Batzarra apurtu egiten da. Denak doaz Arestiren atzetik, honek oihu egiten dien bitartean)
 
Aresti.-   Bai, españiolista omen naiz eta hori pekatu omen da Euskal Herrian. Hala baitabiltza Euskal Herriko asto guztiak arrantzaka: Aresti, puta-seme, españolista, marikoia, marxista, faltsoa!! 

Aresti.-    Niri gizon gaizki portatuaren ofizioa jokatzen tokatu zait beti. horregatik asko gorrotatzen naute, edo ez naute maitatzen, behintzat. Beste batzuek "Amen, jauna" diotsate guztieri, eta honela ez dute inundikan ere etsaitasunik irabazten, edonun dirade ongi maitatuak eta preziatuak. Baina norbaitek kantatu behar ditu egiak, eta ofizio atsekabe hori, euskaltzaleen artean ofizioak partitu zirenean niri tokatu zitzaidan. 

Euskaltzaindian
Aresti.-    Herri honek niri ez daut ezer eman, eta ezer hartu badiot: koplaren bat, ditxoren bat, aginka eta hatzaparka diot hartu. Herri honi neuk, honek dena (naizena) eman diot, eta ezer ukatu badiot nekez eta ezinbestean diot ukatu. Beste batzuoi, berriz, herri honek dena eman dautzue, hizkuntza (edo haren zatixka bat), bizibidea (euskararengatik alokairuan), eta zuek truken ez duzue ukan ezer eman. Baina hala ere, judizio jeneraleko orduak joko duenean, zuentzat absoluzio-eguna izanen da eta enetzat kondena.

Aresti.-  (lurrean, etsituta) Zergatik sartu ote nituen sudurrak hain kirats txarreko zer-egin honetan? Baina zergatik? Ez nintzen ni ederki bizi Bilbaoko hirian, gaztelaniaz, hispanidadean?
 

MUNDU MUNDUAN  III
 
BIHURRERARIK EZ DUEN ORDUA

(Eskenatokia argizariz beterik dago. Eztebe apaiza ikusten da sartzen eta belauniko jarriz errezatzen hasten da. Petri Motzen heriotzaren imaginak ikusten dira. Eztebe sufritzen ari da nabariro. Joana agertzen da eta ustekabean agurtzen du bere neba. Berau ikaratu egiten da).

Eztebe.-  Joana! Zu al zinen?

Joana.-   Bai. Oso zurbil zaude. Zer duzu, neba?

Eztebe.-  Ez da ezer... Ez da ezer... Zer moduz haurrak?

Joana.-    Badakizu... Lo, jan, negar, kaka eta txiza... Baina, Eztebe, zertarako esan didazu etortzeko?

Eztebe.-  Begira, aspaldi honetan gure familiari gertatutakoak ez dio nere buruari deskantsurik ematen. Josepe zure senarraren taberna suak janda, Terezaren haur jaiogabea hilik, Tereza bera ere hilzorian eta Josepe, bere etxetik egotzia, bere emazteak utzia eta kalez kale aterperik gabe bidegabeturik...

Joana.-    Joseperi buruz mintzatzeko deitu banauzu, ni banoa.

Eztebe.-  Ez, Joana. Ez al duzu konprenitzen gehiegi direla gertatu zaizkigun ezbeharrak? Hau ez da kontu natural bat. Hau da gure gainean hegaldatzen den trajedia ikaragarria. Eta trajedia horren gainean Petri Motzen espiritua planeatzen ari da. Gogora zaitez Petri Motzez, gogora zaitez egin genuen jokoaz. Zu Fatima zinen, eta Josepe, Nafarroako errege Antxo Nagusiarekin ezkondu eta gero utzi egingo zenuen; Tereza Zoraida zen, eta bere sabeleko haurra hil egingo zen berarekin batera. Hau guzti hau kunplitzen hasi da. Ikaragarria bada ere, egia da. Eta zure esku dago profezia hori bete ez dadin. Joseperengana bihur zaitez!

Joana.-    Baina nor ote zen Petri Motz hori?

Eztebe.-  Guk hil genuen mutila!

Joana.-    Hau tranpa bat da, Josepek eta zeuk nire kontra asmatu duzuena!

Eztebe.-  Egia da, Joana. Ez da asmaketa bat

Joana.-    Baina noiz eta nola hil zenuten Petri Motz zorioneko hori?

Eztebe.- Laurok hil genuen, Joana. Josepek, Terezak, zuk eta laurok!

Joana.-   Baina nola asma dezakezue holako gezur ikaragarri bat? Eta gainera ni gizon doilor horren ohera eramateko asmoarekin?

Eztebe.-  Baina ez al zara konturatzen?

Joana.-   Zertaz, zuen jokoaz? Diozuna ez dut sinisten eta gainera ez dit ajola. Agur, neba. Bejondeizula!

Eztebe.- Joana, Joana! Bihur zaitez! Petri Motzengandik gorde gaitzazu. Joana! Joana Bihur zaitez!

Eztebe.-  (Bakarrik) Haurtzarotik altzatzen da nire aurrean itzal ilun bat. Petri Motz eta haren aldean gizon errena. Oroitzapen hau lokarturik egon da ordutik nire gogoaren leku izkutu batean. Eta gaur aurrekaldean plantatu da, badirudi eskuekin har dezakedala, hain bizia bait da oroitzapen hau. Atzo bertan gertatu balitz, ikus eta entzun dezaket guztia: arboladi hura (pinuak ziren?), amildegia, Terezaren egarria, Joseperen solasak, harekin izan genituen eztabaidak: Kordobako Kalifa eta Nafarroako erregea. Erregearen epaia eta Kalifaren profezia! Baina gehien arduratzen nau nire kulpak, ni izan bait nintzen Petri Motz urrikaria nire besoekin amildegira jaurtiki nuena. Eta nolabait pagatu behar dut hau mundu honetan. Baina nola, nola? (Ihesean doa eta lehenengo eszenako pederasta zahartu eta zoratuarekin egiten du topo)

Pederasta.-   Erroia! Bela!

Eztebe.-  Paulo! Paulo Amantegi!

Pederasta.-   Bela! Erroia! Jainkoaren esistentzian sinisten duzu? Nik demostratuko dizut jainkorik ez dagoena. Badakizu nola? Entzun bela! Jainkoak ez zituen Adam eta Eba kreatu.

Eztebe.-  Zu Paulo Amantegi zara, ez da?

Pederasta.-   Ez.

Eztebe.-  Nor zara orduan?

Pederasta.-   Petri Motzen espiritua, kontu eske natorrena!

Eztebe.-  Badakizu nor naizen?

Pederasta.-   Bai, Eztebe.

Eztebe.-  Zu Paulo...

Pederasta.-   Petri.

Eztebe.-  Ez da hala. Ezagutzen zaitut. Urte asko igaran dira, baina arras ongi geratu zait akorduan. Zurean ere sakon sarturik egon behar du. Baina guk ez genekien noraino helduko ziren gure egintzen ondorioak. Gu haurrak ginen, Paulo. Baina orain guztia argituko da. Eta libertatea bihurtuko zaizu.

Pederasta.-   Berandu da.

Eztebe.-  Zergatik berandu?

Pederasta.-   Zororik nago.

Eztebe.-  Eta nola dakizu ni Eztebe Mendia naizela?

Pederasta.-  Oso erraxki. Niri zuen izenik ez zait ahaztu. Ni naiz Petri Motz, zuek, madarikatu hoiek egun haretan heriotzea eman zenidaten haur lotua. Edo...ez. Ni naiz Miramamolin! Kordobako Kalifa indartsua! Ehun urtetan ibili da nire arima lurraren azaletik penatzen eta erratzen, nire etsaien bila, eta orain, azkenean, hainbeste urteren buruan, zure aurrean aurkitzen naiz, Nafarroako Errege Antxo gorrotatua! Nire mendekantzaren orduak jo du. Beraz, hartzen dut nire eskuan zimitarra eta zafarradako batez zure burua bereizten dut lepotik. Mendekantza! (Bi erozain sartu eta eramaten dute). Antxo nagusia! Berriz atzera bentzutu nauzu! Errege kristau kobardea! Zure esklaboek solta nazatela agin zazu! Gonbat izugarri batera desafiatzen zaitut, ea zeinek duen indar gehiago, gurutzeak ala ilargierdiak, Kristok ala Mahomak!
 

OSKORRI   (Burgos-eko epaia entzuten den bitartean hasten da)

Irrintzi bat entzun dugu / ezpataren aurrean
Oskorria zabaltzen da / euskaldunen lurrean.
Zeru horren pean jaso / behar dugu herria
begien aurrean baitu / etorkizun berria.
Hara bihoan fedean / eta borondatean
bertan iraun dezan beti egiazko pakean.

Bake hortan euskal haurrak / jaio behar dirade
etorkizunaren beldur / izan ditezen gabe.
Berdin izango dituzte / eskubide osoak
kontutan eduki gabe / zein diren gurasoak.

Andre-gizonek elkarri / loturik dirauteke
haien artean bat ere / katerik egoteke
Lokarriak iraungo du / maitasunak bezainbat,
eskontza ez da izango / ikusgarri ezain bat.

Ondasunak gertatzeko / tresnak ez dira jaunen
eskuetan gozatzeko / goxokiak izanen
ondasunaren jabetza / izango da publiko
Gizona ez da lan bila / eskean ibiliko.

Fabrikak izango dira / euskal langileenak
eta solo-pinudiak / nekazariarenak.
Itsas-ontziak izango / dira marinelenak.
Euskararen harmoniak / sozial poetenak.

Eta orduan, orain hasi den burruka luze honetan, nork bere lekua konkontzienteki eta responsableki hartu ondoren, oferta eta demandaren erreinua abolituko dugunean, gizonak ez dira langosta-plato bategatik salduko, andreak ez dira ez gau baterako eta ez gau guztirako erosiko, Euskal-Herrian ez da klase sozialik izango, eta euskaldunak zoriontsuak izango gara.

BULEGARIA (3)

(Bulegoa agertzen da berriro ere eta bertan bulegari zahartua)

Bulegaria.-  Bai, denbora daukat oraindik. Gehiegi idatzi dut eta ederki dakit hainbeste solasetan biziaren arrazoia aurkitu dudala, eta orain liburu honetan, nere begien aurrean daukat bertso artean ezkutaturik. Baina non? non?

(Liburutik horriak kentzen hasten da, arreta handiz begira, berak eskribitutako biziaren arrazoia, eskapa ez dakion. Azkenez aurkitu egiten du)

"Gizonaren gorputza buztinezkoa da"

(Deabru berri bat sartzen da)

Deabrua.-  Esaminatu dezagun arima hau, ea nola erretzen dugun: oliozko sutan ala egurrezko sutan. 100 urte bizi izan zara. Zer izan zara?

Bulegaria.-  Poeta

Deabrua.-  Poeta! Ea ze probetxo atera duzun zure bizitzetik. Zer idatzi duzu? Erakutsi!

Bulegaria.-   Bertso hau.
Deabrua.-   Eta bertso hau idazten ehun urte tardatu duzu? Hogei letra dauzka. Letra bakoitza idaztea bost urte kostatu zaizu. Hainbeste zorakeria izan epazenu buruan, zure txiki denporan jakingo zenuen hori, kristau doktrina irakurri bazenu. Orain pospolu baten garrean erreko zara eternidade guztian. Amen. 

(Deabruak papera erretzen dio eta bulegaria hilda erortzen da) 

Bulegaria eta deabrua
ARESTI.-  Balantzea koadratzen dut
eta nire poesiak / kontrako partidarik ez badu ere,
ikusten dut / nola / datorren urterako
esperantzazko esistentzia handi bat / dudan
janarietako eta edarietako / prezioak
kariotzen badira ere,
egiak esateko negozio honi
malkarrotera (bankarrotara) joaten
utziko eztiona.
 
HERIOTZA

(Ebakuntza egiten diote Arestiri zenbait medikuk. Oskorrik, bitartean, "Kexa eta Promesa" kanta .jotzen du)
 
KEXA ETA PROMESA 

Gizona pobre edo aberax 
beti dabil afanean 
Bizi-modua galcen duela 
alferrikako lanean 
Pena ta mina berdin diola 
barauan eta janean 
Ez dakiela zer den mundutik 
sakabanatzen danean 

Heriotza
Ez naiz kejatu nire denporan
ez dut egundo esan ai
Zeru azpiko aldian
ez dut inoren kalte izan nahi
Hurbildu behar natzaie bide
zuzenetik doazanai
Sufritzen duen gizonarekin
gertatu behar naiz anai.

(Bakarrik geratzen da kamila gainean)
(Bitartean, OFF-ean, poesia hau entzuten da)

ESAN ETA ESANEN DUDANA

Isilcen naiz. Hemen nago. Orain ez naiz.
Esan dudana da arrazoia, bai, argudioa.
Narama. Ni. Nora. Nahi. Duen. Hare. Esan. Dudana. Da.
Esanen. Dudana. Izanen. Da. Arrazoia. Bai. Argudioa.
Isilcen. Naiz. Orain ez naiz. Isilcen. Naiz Hemen.
Nago. Egon.
Bai. Argudioa.
Horregatik nire eskuaren azken mugimentua
izanen da nire testamentuaren
(hil eta buruan emanikakoaren)
firma.
Firmacen dut nire argudioa izen honekin
(salduko ez dudan gauza bakarra):
Gabriel Aresti.
(eta ez da nire errua)
Bizia da testamentua.
Isilcen. Naiz. Ez naiz. Isilcen. Bai. Diot.
 

OMENALDIA
(Gizon batek hitz egiten du Arestiren oroimenez eraikitako monumentu edo hilarri baten aurrean)

Celebramos hoy el homenaje a un destacado poeta vasco.
Destacado por su jerarquia entre los valores literarios que cuentan, hablan y cantan en euskera. Destacado por su valia, digo, y destacado por su valor. Celebramos hoy el acto de reconocimiento y agradecimiento a un poeta que vivió comprometido en cuerpo y alma en la defensa de la cultura vasca y que sufrió por ello tanto las dificultades y represiones propias del contexto de dictadura franquista en el que vivió como la incomprensión de ciertos sectores sociales de nuestro propio pueblo intolerantes hacia las ideas de los demás. Intolerancia que, desgraciadamente padecemos todavía en nuestros dias.
De la obra de Aresti, ¡qué puedo decir! Debo reconocer que mi acceso a ella ha sido tímido y siempre merced a traducciones hechas generalmente sobre la marcha de la lectura y por lo tanto sin rigor. Más es suficiente para darme cuenta de su fuerza, de su sinceridad y de que sabe buscar su inspiración en la más genuina vena poética: en la entraña viva de su pueblo, de su Euskal Herria.
Pero sobran estas palabras apresuradas mias cuando en nuestros oídos resuena todavía el verbo del poeta. Que sea pues el propio Gabriel Aresti el que nos cante su entrega a este noble pueblo y que lo haga con su poema por excelencia: credencial en nuestras embajadas con el resto de los pueblos del mundo, obra maestra de la literatura vasca que ha sido traducida, en un volumen de reciente publicación a 63 lenguas diferentes: "Defenderé la casa de mi padre".
(poema errezitatzen hasten da)

DEFENDERE LA CASA DE MI PADRE

Defenderé la casa de mi padre.
Contra los lobos,
contra la sequía,
contra la usura,
contra la justicia
defenderé la casa de mi padre.
Perderé los ganados,
los huertos,
los pinares;
perderé los intereses,
las rentas,
los dividendos,
pero defenderé la casa de mi padre.
Me quitarán las armas
y con las manos defenderé
la casa de mi padre;
me cortarán las manos
y con los brazos defenderé
la casa de mi padre;
me dejarán
sin brazos,
ni hombros,
sin pechos,
y con el alma defenderé
la casa de mi padre.
Me moriré
se perderá mi alma
se perderá mi prole
pero la casa de mi padre
seguirá
en pié.

(Poema hau errezitatzen ari den bitartean aktore multzo bat eszenarioan sartu eta poema berbera euskaraz errezitatzen hasten da, aurreko hizlariaren abotsaren gainetik)

NIRE AITAREN ETXEA

Nire aitaren etxea
defendituko dut.
Otsoen kontra,
sikatearen kontra,
lukurreriaren kontra,
justiziaren kontra
defenditu
eginen dut
nire aitaren etxea.
Galduko ditut
korrituak,
errentak,
interesak,
baina nire aitaren etxea defendituko dut.
Armak kenduko dizkidate,
eta eskuarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
Eskuak ebakiko dizkidate,
eta besoarekin defendituko dut
nire aitaren etxea.
Besorik gabe,
bularrik gabe,
utziko naute,
eta arimarekin defendituko dut
nire aitaren etxea.
Ni hilen naiz,
nire arima galduko da,
nire askazia galduko da,
baina nire aitaren etxeak
iraunen du
zutik.
 
(Azkenengo hitzokin batera Arestiren irudia duen teloia jausten da eszenario eta aktoreak estaliz).
 
AZKEN HITZALDIA
 
(Nire Aitaren Etxea poesia amaitzen denean, publikotik altzatu eta eszenariora igoko da Gabriel Aresti) 
 
 
 

ARESTI.- 

Omenaldia
Bai, nire aitaren etxea defendituko dut, baina batez ere abertzale diruzaleengandik, produkzio bideak sozializa daitezen debekatzen duten sozialistengandik eta herrien autodeterminazioa ukatzen duten demokratengandik. Beraiek bait dira aberri triste eta ilun hau eman digutenak, guri, lanaren semeoi, ogia ahotik eta euskara gogotik kentzen digutenak. Poetak kontadurian giltzapetu nahi gaituztenak.

Euskaldun burges klase horren kontra defenditu behar dugu gure aitaren etxea. Baina ez honela. Hau egiten badakite beraiek ere. Gure folklore aberatsa mistifikatu dugu. Eguzkiaren semeak gara, ongi kantatzen dugu, ongi dantzatzen dugu, gure hizkuntzak ahaiderik ez dazagu, gure kraneoak neurri espezialak ditu, gure odolak halako rh faktore negatiboa dauka...Gure obligazioa betetzetik edozein gauza ametitu eta onartu dugu gure herritasun eta gizontasunaren ezaugarritzat.
Gure egin beharra, ordea, agirian dago. Gure euskara dignifikatu behar dugu, gaurko bizitze modernoarentzat tresna sufiziente bat izan dadin.
Bien bitartean, gure zazpi poesi liburu zazpi erdera diferenteetara itzultzen ez diren bitartean, Nobel Sari bat irabazten ez dugun bitartean, debekatuta dago, neuk debekatzen dut, inork ez du aurrerantzean ezpatadantzarik dantzatuko, inork ez du irrintzinarik botako, inork ez du zortzikorikan kantatuko, inork ez du txapelik jantziko. (Bere irudia duen teloia begiratuaz amorraturik, heldu eta lurera jaurtitzen du biolentziaz, honako hau dioelarik:)
Madarikatua izan dadila nire irudia, nire egia, euskal harria ezkutatzeko baino ez badu balio. (Omenaldia egin den tokira igo eta berari dedikaturiko hilarria apurtzen du)
Nire herriaren gaineko azala 
harria esataltzen duen 
kolore askotako 
kristal enganagarria 
orain argi eta garbi 
deseginen haut 
(mailu batekin 
ala biola batekin?) 
Omenaldi apurtua
 

AGURRA

 (Oskorrik kantatzen duen bitartean aktorek gora igotzen hasten dira agurra emateko)

KAIO LUMA ZIKINA

Eraman zintuen hodeiak
zerua dauka goibeldurik,
joan zinenetik ez da entzun
Iraila aldean txoririk.

Gure bihotzaren sukarra
beti erreguz ari zaizu,
zatoz hegaz plazarik plaza,
Gabriel, lagundu gaitzazu!

AMAIA

Harrizko Aresti Hau (1)
Harrizko Aresti Hau (2)

Harrizko Aresti Hau
Teatro Testuak